Datak:
– Igantzi eta Lesaka: abenduaren 23, 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2,3.
– Arantza eta Bera: abenduaren 23, 24, 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2,3.
– Etxalar: abenduaren 23, 24, 26, 27, 30 eta urtarrilaren 2,3.
Ordutegia: 10:00-13:00
Tokiak:
- Arantza: Arantzako Herri Eskolako gimnasioa
- Bera: Beralandeta
- Etxalar: eskola zaharrak
- Igantzi: Igantziko I.P.-ko gimnasioa
- Lesaka: Irain eskola
Herri batean talde bat sortzeko gutienez 8 haur beharko dira. Herrian bertan talderik aterako ez balitz beste herri batera joateko aukera izango dute.
Kuota:
- Erroldatuak: 30€.
- Ez erroldatuak:35€.
Izena ematean ordainketa egiten da. Talderik ateratzen ez bada dirua itzuliko zaizue.
Nork hartzen ahal du parte?
- 3-12 urte bitarteko haurrek.
- Bortzirietako udalerriren batean erroldatuek edota bertako ikastetxeetako ikasleek.
- Udalekuak euskaraz direnez, parte hartzaileek D edo B ereduan ikasi behar dute.
- Behar bereziak dituzten haur bakoitzarentzat begirale bat egonen dela bermatzen da.
Izen-ematea zabalik: Azaroaren 25etik abenduaren 6ra arte.