
Jaio da Dindaia Aisialdi Eskola, Nafarroan aisialdiaren esparruan euskararen biziberritzeko lan eginen duten hezitzaileak formatzeko helburuarekin.
Aisialdi euskaldunaren arloan lanean, urte askotako ametsa egikaritu dugu: Dindaia Aisialdi Eskola. Euskararen biziberritzean laguntzeko eta aisialdi hezitzailearen baloreetan sakontzeko jarri nahi dugu gure alea.
Dindaia Aisialdi Eskolan nafar gazteek formatzeko eta haur eta gazteen aisialdiko jardueren monitore agiri ofiziala eskuratzeko aukera izanen dute.
Euskara erdigunean, aisialdiko heziketa integrala bultzatzen dugu, pertsonaren -eta komunitatearen- garapenean eta ongizatean aisialdiko hezkuntzak duen garrantzia aintzat hartuta.
Zeintzuk dira gure helburuak?
Eskola honek haur eta gazteen aisialdiko begiraleak prestatzea du helburu, aisialdiko jarduera hezitzaileak antolatu eta bideratzeko. Jarduera horiek guztiek euskararen erabilera eta sustapena izango dute ardatz, bai eta honako balio hauen lantzea:
- Ingurumena zaintzen eta errespetatzen ikastea
- Pertsonen arteko berdintasunezko harremanetan heztea
- Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna eta sexu- eta genero-aniztasuna aintzat hartzea
- Aniztasuna eta inklusioa lantzea
- Euskal kultura sustatzea
Hau duzue hurrengo hilabeteotarako eskolaren eskaintza: